Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1651

IRAGARKIA, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Laukizko udalerriko Eleizalde auzoan petrolio-gas likidotuak (PGL) biltegiratzeko estazioa eta gas kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko proiektuaren administrazio-baimena lortzeko eskabidea jendaurrean jartzeko dena.

Erreferentzia: CG-F-2012-20. LUI/TLE.

Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE), eta gasaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta gas-instalazioak eraikitzeko baimena emateko prozedurak onartzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, petrolio-gas likidotuak (PGL) biltegiratzeko eta gas kanalizatua banatzeko proiektuaren administrazio-baimena lortzeko eskabidea jendaurrean jartzen da; hona hemen proiektuaren datuak:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A.

Helbidea:

Konpostelako Donejakue kalea 12, 2. solairua.

48003 Bilbao.

Kokalekua: Eleizalde auzoa, Laukiz.

Eskabidearen xedea: Laukizko udalerriko Eleizalde auzoan, gas propano kanalizatuaren banaketa eta horniketa egiteko instalazioak eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen da.

Aurrekontua: 13.997,66 euro.

Iragarki hau argitaratzen da, edonork proiektua aztertzeko aukera izan dezan, eskura baitago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea, 23 - 5.a - Bilbao), eta egoki iritzitako erreklamazioak, alegazioak edo proiektu honen aurka lehiatzeko proiektuak (hiruna ale), aurkezteko aukera emateko. Hogei eguneko epea izango da horretarako, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2013ko martxoaren 13a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala