Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1650

IRAGARKIA, zeinen bidez argitara ematen baita furgoneta blindatuen ateak berraztertu eta mantentzea helburu duen administrazio-kontratua gauzatu dela (Espedientea: E-164/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-164/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: furgoneta blindatuen ateak berraztertu eta mantentzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2012ko urriaren 31ko EHAA, 211. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. berrehun mila euro (200.000), BEZaren % 21a barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2013ko otsailaren 12a.

b) Gauzatze-eguna: 2013ko martxoaren 4a.

b) Kontratista: Metalúrgica Marina, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2013ko martxoaren 12a.

Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria,

María GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala