Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1645

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008ko enplegu publikorako eskaintzako laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria / Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen zerrenda osagarriak, behin-behineko moduan, adiera ematen dituena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.

Laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria / Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu horretan behin betiko hautatu ziren eta eskatutako agiriak horretarako emandako epean aurkeztu zituzten langileak karrerako funtzionario izendatzeko agindua argitaratu zen.

Karrerako funtzionario izendatutako izangaiei esleitutako lanpostuak jabetzan hartzeko eman zitzaien epea iraganda, ikusi da izangaietako batzuek eszedentzia-egoeran egotea eskatu dutela, baina esleitutako lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duten modalitateren batean.

Hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrek 2.2.b) atalean xedatzen dutenez, kasu horietan, plaza gordetzeko aukerarik gabe eszedentzian dauden pertsonek hutsik utzi dituzten plazak esleitu behar dira.

Hori dela-eta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak idazki bat igorri dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, zehaztuz zein diren 2008ko enplegu publikorako eskaintzaren hautaketa-prozesuan laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria/ Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izendatu ziren baina esleitu zitzaien lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duen eszedentzian deklaratu diren pertsonak.

Halaber, laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria / Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiak hutsik dauden plazak esleitu dizkie dagokien izangaiei, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.10 oinarriak ezarritako irizpideetan agintzen den bezala. Beraz, bete gabe geratu diren plaza adina izangai hautatu ditu epaimahaiak.

Behin hori eginda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko zerrenda osagarria argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea egongo da zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2008ko enplegu publikorako eskaintzaren hautaketa-prozesuan laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria / Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izendatu ziren baina esleitu zitzaien lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duen eszedentzian deklaratu diren pertsonen zerrenda argitaratzeko agintzea. Izangaien zerrenda hori Ebazpen honen I. eranskinean jasota dago.

Bigarren artikulua.– Laguntzaile teknikoen kidegoan, Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria / Fabrikazio Mekaniko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuari dagozkion hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen zerrenda osagarria, behin-behineko moduan, aditzera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da.

Hirugarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatzen den zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Laugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen beste atalen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala