Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1049

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa N_2012_01_4896).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara eta Silvia Herrero García de Andoin andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, N-2012-01-4896 zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen, aipatutako errekurtsoan hamabost eguneko frogaldi bati hasiera ematen zaiola, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan –betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute–, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu imanaren ziurtagiria, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzaren IDC izeneko ziurtagiria.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebaztea aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu, aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 22a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala