Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1043

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dokumentu-errekerimenduak jakinarazteari buruzkoa.

2011-CEI-3 espedientearen ebazpenean aurreikusitako bigarren ordainketa egiteko, aztertu da Kaos Gunea elkarteak aurkeztutako dokumentazioa, eta egiaztatu da ezen, aipatu espedientean ez dela jasotzen honako dokumentazioa: Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren Aginduko 22.1.b) artikuluan eskatutakoa::

1.– Merkatuari buruzko azterketa, dena delako laneratze-enpresa sortzeko proiektua bideragarria den ala ez ikusteko. Ezarrita dagoenez, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 4.2 artikuluaren arabera, diru-laguntza jaso duen erakunde onuradunak merkatu-azterlana egin beharko du, diru-laguntza ematen den aurrekontu-ekitaldiaren barruan, eta, proiektua bideragarritzat hartzen bada, laneratzeko enpresa sortu beharko du urtebeteko epean, merkatu-azterlana amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

2.– Egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak (jatorrizko ordainagiria eta jatorrizko banku-ziurtagiriak, dena delako faktura ordaindu dela frogatzeko).

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaz emandako laguntzaren eskatzaileei ezin izan zaie egin berariaz jakinarazpena, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzearren, Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaz emandako laguntzetarako deialdia ebazteko, iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena, eta hartarako hamar eguneko epea izango da, eskatutako dokumentazioa aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara. Horrelakorik egin ezean, eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da eta, horrenbestez, ordaintzeke dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galduko luke onuradunak eta aurretiaz jasotako 4.200 euroko diru-kopurua itzultzeko obligazioa izango luke; betiere, Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduren –Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren, 26. eta 27. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Dokumentazio hori zuzenean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazio Zuzendaritzara bidali beharko da, Enplegua Sustatzeko Arlora (Jose Atxotegi 1 – 01009 Vitoria-Gasteiz), edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulegoren batean aurkeztu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala