39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 3 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1041
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Lanbidek Getxon duen bulegoaren obra integrala kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/O-10/2013).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/O-10/2013.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Getxo (Bizkaia).
d) Gauzatzeko epea: Esleipendunaren eskaintzan datorrena, gehienez ere hamar hilabetekoa, zuinketa-egiaztapenaren akta izenpetzen den egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu. Berme-epea: 5 puntu. Guztira, 65 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Lanak deskribatzeko eta justifikatzeko memoria, 20 puntu. Lan-egitaraua (15 puntu). Orotara, 35 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: zazpiehun eta sei mila seiehun eta hamaika euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (706.611,57) + ehun eta berrogeita zortzi mila hirurehun eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita hiru zentimo (148.388,43), BEZarenak. Guztira: zortziehun eta berrogeita hamabost mila (855.000) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko martxoaren 20a.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: bai.
Taldea: C Azpitaldea: 4 Kategoria: e.
b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko martxoaren 20a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2013ko martxoaren 27a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2013ko apirilaren 8a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.