Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1039

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 38/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 38/12 prozedura bideratu da, Martha Virginia Perugachi Vacaren eskariz, Manuel Alfredo Ruiz Villacisen aurka, zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko demanda dela-eta. Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

104/12 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Bilbao Astigarraga andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko urriaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Martha Virginia Perugachi Vaca.

Abokatua: Susana Cenicaonandia Lasuen.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Manuel Alfredo Ruiz Villacis.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zaintza, jagoletza eta elikagaien gaineko demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, aurrerago adieraziko den eran, Capelastegui Cristobal prokuradoreak, Martha Virginia Perugachi Vaca andrearen izenean eta ordezkaritzan, aurkeztutako demanda, Manuel Alfredo Ruiz Villacis jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartzea dekretatzen dut, aurretik erabakitakoen ordezko:

1.– Martha Virginia Perugachi Vaca andreari ematen zaio XXXXX-ren zaintza eta jagoletza (2004ko urtarrilaren 10ean jaioa); guraso-ahala, berriz guraso biek izango dute, titulartasunez, baina amak bakarrik baliatuko du.

2.– Ez da bisita- eta komunikazio-erregimenik ezarriko, jagoletza ez duen gurasoaren eta adingabearen artean.

3.– XXXXX alabaren elikagaietarako, Manuel Alfredo Ruiz Villacis jaunak hilean jasotzen dituen edozein eratako diru-sarrera garbien % 25 ordainduko du, eta, gutxienez, hilean berrehun euro (200). Zenbateko hori hileroko lehen bost egunetan ordainduko du, aurreratuta, Martha Virginia Perugachi Vaca andreak izendatzen duen banku-kontuan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen datatik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako PKIak dituen aldakuntzen arabera.

Adingabekoak izan ditzakeen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4762 0000 00 003812. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren zortzian.

Eta Manuel Alfredo Ruiz Villacís demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala