Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

INTERBIAK SA
690

IRAGARKIA, AP-8 autobidea Urgoiti eta Ermua arteko tartean zaindu, mantendu eta ustiatzeko zerbitzuei buruzkoa (Espedientea: 002/2013/ARM/EXP).

1.– Erakunde adjudikatzailea.

Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren kide bakarreko sozietate publikoa.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: AP-8 autobidea Urgoiti eta Ermua arteko tartean zaindu, mantendu eta ustiatzeko zerbitzuak.

b) Zerbitzua emateko tokia: Bizkaia.

c) Egiteko epea: zortzi (8) urte.

3.– Adjudikatzeko tramitazioa eta prozedura.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren aurrekontua.

Lizitazioaren aurrekontua:

(Ikus .PDF)

Balio zenbatetsia, BEZa kenduta: 80.000.000 euro.

5.– Behin-behineko bermea: Lizitazioaren aurrekontuaren % 2, BEZa kenduta.

6.– Agiriak eta informazioa jasotzeko.

a) www.interbiak.bizkaia.net

b) Interbiak, S.A.

Kanariar Uharteen kalea 19, 1.a.

48015 Bilbao.

Telefonoa: 94 405 70 00.

c) Agiriak eta informazioa jasotzeko mugaeguna: eskaintzak aurkezteko mugaegun bera.

7.– Kontratistaren baldintza bereziak.

a) Sailkapena: O taldea, 2 azpitaldea, d) kategoria.

Bestelako baldintzak: ikusi administrazioko klausula berezien pleguak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

Aurkezteko azken eguna: 2013ko martxoaren 15eko hamabiak (12:00).

9.– Iragarki-gastuak: enpresa adjudikaziodunaren kontura izango dira.

Bilbao, 2013ko urtarrilaren 22a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA-GORTAZAR.


Azterketa dokumentala