Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
686

IRAGARKIA, faktura baten ordainketaren erreklamazioa jakinarazteko Alpe Librería Jurídicari bertaratzeko dei egiteko dena.

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuari jarraituz, ahaleginak egin dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari zor zaion 000307/11 faktura (39,30) euro ordaintzeko erreklamazioa jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaio Alpe Libería Jurídica-ri, (IFZ: B-82531120; helbidea: Doctor Esquerdo 28, 2.º F, 28028 Madrid) edo haren legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla– jakinarazpena jasotzera ager daitezen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, agertzeko egunaren biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da administrazio-egintza, lege-ondorio guztietarako.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala