Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
685

IRAGARKIA, «Instalazio hidrologikoak instalatu, kudeatu, ustiatu eta prest jarri eta ur-emaria zuzenean neurtzea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/022A/2012).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/022A/2012.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: instalazio hidrologikoak instalatu, kudeatu, ustiatu eta prest jarri eta ur-emaria zuzenean neurtzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2012ko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 4.869 zenbakia.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta hirurogeita hamazazpi mila, bostehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo (277.525,60), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2013ko urtarrilaren 8a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2013ko urtarrilaren 9a.

c) Kontratista: Telur Geotermia y Agua, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogeita bi mila, zazpiehun eta berrogeita hamar euro (182.750), BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 15a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

Iñaki URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala