Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
681

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 542/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 542/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bodegas Heredad de Baroja, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Aranguren.

Demandatua: Gabriel Hidalgo Sanchez eta Servisem Distribuciones del Norte, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2012ko maiatzaren 29an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Lourdes Aranguren Vila epaitegietako prokuradoreak Bodegas Heredad de Baroja, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Gabriel Hidalgo Sánchez jaunaren eta Servisem Distribuciones del Norte, S.L.ren aurkakoa. Ondorioz, Bodegas Heredad de Baroja, S.L. sozietateari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut Gabriel Hidalgo Sánchez jauna eta Servisem Distribuciones del Norte, S.L.: 9.513,83 euro, legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Gabriel Hidalgo Sanchez eta Servisem Distribuciones del Norte, S.L. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala