Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
680

EDIKTUA, 8/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 8/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Florin Laver.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

2012ko maiatzaren 22an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinen epaitza ondokoa baita:

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baiesten dut, Florin Laver-en aurkakoa. Horrenbestez, azken hori auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 16.061,53 euro tronkoarenak, gehi 3.167,57 euro, kreditu-kontua itxi eta hurrengo egunetik, hau da, 2010eko otsailaren 17tik, demanda hau aurkeztu zen egunera arte sortutako interesei dagozkienak (hitzartutako % 17,25eko interes-tasaren arabera), gehi demanda aurkeztu zenetik erabat ordaindu arteko interesak, hitzartutako interes-tasaren araberakoak (% 17,25). Kreditu-kontu horren saldo zorduna erreklamatzen da. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1868 0000 05 000811. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Florin Laver demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala