Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
675

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko (2012-2013) prestakuntza-ikastaroak gainditu dituzten irakasleei.

2012ko apirilaren 25eko Aginduak (2012-05-07ko EHAA) Garatu Planaren (2012-2013) deialdia arautzen du, eta prestakuntza-ikastaroak gainditzen dituzten irakasleei diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzen ditu.

Amaitutako ikastaroen aktak jaso eta irakasleen laguntza-eskabideak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren irakasleei eranskin horretan bertan adierazten diren diru-laguntzak ematea.

2. artikulua.– II. eranskinean azaltzen diren irakasleek aurkeztutako eskaerak ukatzea, kasuan kasu adierazten diren arrazoiak direla-eta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 21a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala