Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
672

47/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoa bete nahirik, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen bestelako pertsonala aurkeztu ahal izango dira. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Ikasketa-tituluak.– Zuzenbideko lizentziatura edukitzea.

2.– Hizkuntza-eskakizuna.– 3.a, derrigortasun-datarik gabe.

3.– Esperientzia.– 5 urteko esperientzia izan beharko dute A2 lanbide-taldeko zereginetan.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotzen den beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala