Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
670

46/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena, Beatriz del Valle Iñiguez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3896/2009 Ebazpenaren bidez, Beatriz del Valle Iñiguez andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau,

EBAZTEN DU

Lehenengoa.– Beatriz del Valle Iñiguez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2013ko urtarrilaren 17tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala