Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
668

AGINDUA, 2013ko urtarrilaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkaria kargutik kentzeko dena.

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24. artikuluko 1. paragrafoan eta 16. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoaren babesean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean duen ordezkari denez, Sonia Fernández López andrea kargutik kentzea.

Bigarrena.– Kargutik kentze hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 18a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANIA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala