Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
664

IRAGARKIA, Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2012ko urriaren 18ko Erabakiarena, non «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen diren.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2012ko urriaren 18an egindako bilkuran, beste erabaki batzuen artean, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea erabaki zuen. Prezio publikook ondoko hauek dira:

1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Aretoak segidan bi egun baino gehiagorako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.

2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Ikus-entzunezko baliabideen zerbitzuek, egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.

3.– Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.

4.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, ordainduko da zerbitzua bera eskatzen denean. Gainontzeko prezio publikoa zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.

5.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak honako era hauetakoren batean ordaindu beharko dira:

a) Finantza-entitateetako txeke edo taloien bitartez.

b) Finantza-entitateetako transferentzia bidez.

Donostia, 2012ko abenduaren 21a.

«Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala