Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
662

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela aditzera emateko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Farmazia eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte farmaziari berari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko espedientearen argibideak:

– Osasun Saila; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko, bi hilabete izango dira, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 239,21 euroko tasa ezartzen zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 21a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala