Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
661

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 605/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 605/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Daoud Aqqa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2012-11-23an, epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

«EPAITZA

Daouid Aqqa jaunaren aurka, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak aurkeztutako demanda baiesten dut, deamndatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut eta jaun hori: hogeita zazpi mila eta laurogeita bost euro eta hogeita hamalau zentimo (27.085,34); 25.655,26 euroko zenbatekoari doakionez % 17,25ean itundutako tasako interesak, 2010eko martxoaren 5etik ordainketa guztiz egin artekoak; 1.430,08 euro zenbatekoari doakionez % 17,25ean itundutako tasako interesak, 2010eko otsailaren 19tik ordainketa guztiz egin artekoak; eta auzialdi honetan sortutako kostuak.

Daoud Aqqa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko abenduaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala