Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
659

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 445/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 445/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Creditos Norteños, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Astigarraga.

Demandatua: Retanoil Gestion, S.L.

Gaia: zor-aitorpena.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2012ko otsailaren 9an, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten da Elena Astigarraga prokuradoreak Creditos Norteños, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Retanaoil Gestion, S.L. sozietatearen aurkakoa. Horregatik, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.812,98 euro, ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarriaren araberako interesak, eta prozeduran sortutako kostuak.

Retanoil Gestion, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2012ko uztailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala