Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
658

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 754/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 754/11 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Naoil Messaoudi.

Abokatua: Jon Orbeta Berriatua.

Prokuradorea: Salgado.

Demandatua: Peter Schiller.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioan, 2012-12-05ean, epaia eman zen. Epaitza honako hau da:

EPAITZA

Naoil Messaoudi andrearen izenean eta ordez Carlos Salgado epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut zati baten; eta, dibortzioa dela-eta, Mellilan, 2004ko ekianaren 11n, Peter Schiller-ek eta Naoil Messaoudi-k egindako ezkontza legez deuseztaturik dela deklaratzen dut.

Honako neurri hauek ezartzen dira:

1.– XXXXX alaba adingabekoaren zaintza eta jagoletza Naoil Messaoudi amari ematen zaizkio, eta bai adingabekoaren gaineko guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere.

2.– XXXX adingabekoaren alde, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, Peter Schiller aitaren kargura.

Aurreratutako hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan eta demandatuak Banco Santander-en irekita duen 0049 0542 71 2191857075 zk.ko kontuan egin beharko ditu ordainketak. Pentsio hori urtero berraztertuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIren arabera.

XXXXX adingabekoaren aparteko gastuak guraso biek erdibana ordainduko dituzte.

3.– XXXX adingabeko alabari bisitak egiteko bisita-erregimenik ez du izango Peter Schiller aitak.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Epaia irmo bihurtzen denean edo, neurriak soilik aurkaratzean, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortutakoan, ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz bekio, dagozkion idazpenak egin daitezen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Peter Schiller demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gorago adierazi bezala, ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko abenduaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala