Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
656

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 94/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 94/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Miguel Angel Odriozola Azurmendi.

Abokatua: Jose Luis Barrenetxea Hernandez.

Prokuradorea: Juan Jose Gonzalez Belmonte.

Demandatua: Prafes, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-11-23an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Miguel Ángel Odriozola Azurmendi jaunak Prafes, S.L.ren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 14.000 euro, tronkoarenak, gehi 2011-05-04tik epaiaren egunera arteko legezko interesak (KZko 1101. eta 1108. artikuluak) eta egun horretatik guztia ordaindu artekoak, betiere PZLko 576. artikuluari jarraituz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Prafes, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2012ko abenduaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala