Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
651

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baitira informazio- eta komunikazio-teknologien erabilpena sustatzeko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-arloan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei emango zaizkienak, pertsona gaixoen eta haien senideen kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko urriaren 16ko Aginduaren bidez (2012ko azaroaren 6ko EHAA), informazio- eta komunikazio-teknologia digitalak ezartzeko, garatzeko eta erabiltzeko laguntzen deialdia egin zen. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat dira laguntzak, pertsona gaixoen eta haien senideen kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-arloan aritzen diren erakundeentzat, hain zuzen ere. Bi laguntza-mota daude:

A mota: erakunde onuradunetan sare sozial formatuko komunikazio-sistema digital interaktiboak diagnostikatzeko, diseinatzeko, ezartzeko eta hedatzeko laguntzak. Sistema horiek lizentzia libreko kode irekiko softwarean garatuko dira, eta erakundeko partaide guztiak hartuko dituzte kontuan: bazkideak, boluntarioak, osasun-arloko profesionalak, hezitzaileak eta herritarrak, oro har.

B mota: ezarrita dauden sistema digitalen bitartez egiten diren jarduerak eta proposatutako helburuen lorpen-maila ebaluatzeko sistemak diseinatzeko eta aplikatzeko laguntzak.

Agindu horretako 10. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntza horiek emateko, ebazpen arrazoitu bat emango du Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak, Balorazio Batzordearen proposamenez (9. artikuluan zehazten da batzorde horren osamodua).

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu eta Balorazio Batzordeak proposamena egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erakunde onuradunetan sare sozial formatuko komunikazio-sistema digital interaktiboak diagnostikatzeko, diseinatzeko, ezartzeko eta hedatzeko laguntzak ematea. Sistema horiek lizentzia libreko kode irekiko softwarean garatuko dira, eta erakundeko partaide guztiak hartuko dituzte kontuan: bazkideak, boluntarioak, osasun-arloko profesionalak, hezitzaileak eta herritarrak, oro har (A mota). Hona hemen laguntza jasoko duten erakundeen zerrenda, baita zenbatekoak ere:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Jarraian adierazten diren erakundeei laguntzak ematea (zenbatekoak ere zehaztuta), ezarrita dauden sistema digitalen bitartez egiten diren jarduerak eta proposatutako helburuen lorpen-maila ebaluatzeko sistemak diseinatzeko eta aplikatzeko (B mota).

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Erakunde onuradunetan sare sozial formatuko komunikazio-sistema digital interaktiboak diagnostikatzeko, diseinatzeko, ezartzeko eta hedatzeko laguntzetarako eskabideak ezestea. Sistema horiek lizentzia libreko kode irekiko softwarean garatuko dira, eta erakundeko partaide guztiak hartuko dituzte kontuan: bazkideak, boluntarioak, osasun-arloko profesionalak, hezitzaileak eta herritarrak, oro har (A mota).

– ASEBI (Asociación Bizkaia Elkartea de Espina Bífida e Hidrocefalia).

– Bihotz Bizi.

– Krisalida.

Aurreko deialdian emandako laguntzen onuradun izateagatik, eta, beraz, komunikazio-sistema digital interaktiboa garatu izanagatik.

– ASPARGI.

Ez aurkezteagatik eskabidea deialdi-aginduan ezarritako epearen barruan.

– ADEMGI- Asociación de Esclerosis Múltiple de Gipuzkoa.

Deialdi-aginduan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

– Ai Laket Euskadi Elkartea (Droga Erabiltzaileak Arrisku Murrizketaren Alde).

– Asociación Arrats.

– Asociación de Ayuda a Personas Afectadas de Parálisis Cerebral de Bizkaia.

– Ulertuz, Bizkaiko Haur Gorren Familien eta Lagunen Elkartea.

– Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartea.

– Asociación de Profesionales Extranjeros de Álava Prestaturik.

– Asociación Down Araba - Isabel Orbe Elkartea.

– Asociación Guipuzcoana de Deficientes Visuales.

– Asociación Uribe Costa en favor de Personas con Discapacidad Intelectual.

– ASPASOR, Asociación de Padres, Madres y Amigos de las Personas Sordas de Álava.

– Colectivo de Discapacitados Físicos de Barakaldo - CODISFIBA.

– Bizitzen Fundazioa.

– Eragintza Fundazioa.

– Futubide-Fundación Tutelar Gorabide.

– ONG Pro Maiorem.

– Paliativos Sin Fronteras.

Gaixoez eta haien senideen kolektiboez osatutako gizarte-ekimeneko erakundea ez izateagatik.

Laugarrena.– Ezarrita dauden sistema digitalen bitartez egiten diren jarduerak eta proposatutako helburuen lorpen-maila ebaluatzeko sistemak diseinatzeko eta aplikatzeko laguntzetarako eskabideak ezestea (B mota).

– Euskadiko PKU Elkartea y OTM (Herentziazko gaixotasun metabolikoak).

– ASPARGI. Asociación Parkinson Gipuzkoa.

Deialdiaren oinarrietan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Osasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCIA.


Azterketa dokumentala