Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
646

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari administrazioarekiko 1071/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan azal daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzea.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren azaroaren 21eko 237/2012 Dekretuaren bitartez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostuen zerrendak onartu ziren. Bada, dekretu horren kontra, Euskadiko Langileen Komisioek aurkeztutako administrazioarekiko 1071/2012 auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko espedientea igortzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

JUAN MARÍA BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala