Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
644

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Erakunde honetan, idazkari nagusiaren lanpostu bat bete behar da. Beraz, erakunde honek lanpostu hori (ebazpen honen eranskinean adierazita dago) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deitutako lanpostua.

Bigarrena.– Interesatuek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

Hirugarrena.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae aurkeztuko dute eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazioan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egoki irizten dieten argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri ere aurkeztu ditzakete.

Laugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Idazkari nagusia (511946 kodea, 1. dotazioa).

– Tokia: Koordinazio eta kudeaketako Idazkaritzan.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

–Taldea: A.

– Maila: 29.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.a.

– Derrigortasun-data: 1996-01-31.

Lanpostuaren eskakizunak:

Edozein herri-administraziotako A taldeko karrerako funtzionario izan eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezian edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea. Halaber, prozedura honen bitartez, zerbitzu aktibora itzuli eta parte hartu ahal izango dute nahitaezko eszedentzian, beste herri-administrazio batzuen zerbitzuan, eginkizun-etenaldian eta borondatezko eszedentzian daudenek, baldin eta egoera horietan izateko ezarritako epea beteta badute.


Azterketa dokumentala