Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2013ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
429

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2013. urterako aurkeztutako tarifak onartzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak antzeman dira ebazpen honen testuan: Ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2013. urterako aurkeztutako tarifak onartzekoa (2012ko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zenbakia). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

Lehenengo Erabakian, 11.2) paragrafoan, 2012/5762 (7/5) orrialdean,

Honela dio:

«Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 13, 14, 16 y 17 (Aste Nagusia), abenduaren 21a (San Tomas) eta abenduaren 24 eta 31».

Baina honela esan behar du:

«Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 12, 13, 14, eta 16 (Aste Nagusia), abenduaren 21a (San Tomas) eta abenduaren 24 eta 31.»

Lehenengo Erabakian, 13.2) paragrafoan, 2012/5762 (7/6) orrialdean,

Honela dio:

«Tarifa hau larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da eta abenduaren 24 eta 31n. Halaber, irailaren 10ean (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4, 6, 7, eta 8a (Gasteizko Jaiak).»

Baina honela esan behar du:

«Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 6, 7, 8, eta 9an (Gasteizko jaiak), irailaren 10ean (Olarizu eguna) 13:00etatik aurrera, eta abenduaren 24 eta 31».


Azterketa dokumentala