Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
261

IRAGARKIA, Moldear Teknolayer, S.L. sozietateari 2012ko maiatzaren 28ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Gaitek programaren pentzutan 2008ko ekitaldian emandako laguntzeei dagokienez, ez-betetze-espedientea irekitzen da.

Moldar Teknolayer, S.L. entitatearen azken helbide ezaguna hauxe da: Mikeletegi pasealekua 2, Inasmet eraikina, Donostia. Bada, entitate horri jakinarazpena ohiko bidetik egiteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da gauzatu; beraz, orain argitaratu egiten da, edukia osorik transkribatuaz:

Teknologiako zuzendariaren 2012ko maiatzaren 28ko Ebazpena, Gaitek programaren pentzutan 2008ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateari (B20823142) ez-betetze espedientea irekitzeko dena.

Espediente-zenbakia: IG-2008/000517.

Aztertu egin da Moldkar Teknolayer, S.L.ri (B20823142) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan instruitu zaion espedientea. Agindu horrek produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Gaitek programa).

AURREKARIAK

2008ko ekainaren 2an, Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateak S.L. (B20823142) Gaitek programaren agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko eskabidea aurkeztu zuen (Gaitek programa, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa).

2008ko abenduaren 10ean, Teknologiako sailburuordeak Moldkar Teknolayer, S.L. (B20823142) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa, eta 22.783,84 eurokoa zen. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, 15.948,69 euro, ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Moldkar Teknolayer, S.L. sozietateak (B20823142) proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

Teknologia Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (336894 irteera-ofizioa).

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, ez-betetze espedientea ireki zen, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz; izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak ebazpena indargabetzea eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Moldkar Teknolayer, S.L.ri (B20823142) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere ordaintzeko dagoen diru-laguntza (6.835,15 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 28a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.


Azterketa dokumentala