Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
254

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapenerako Lankidetzarako Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako eman diren laguntzen zerrenda argitaratzen duena (laguntza horiek eman dira Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren babesean; 2012ko otsailaren 3ko EHAA).

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez (2012ko otsailaren 3ko EHAA, 24. zk.) garapenerako lankidetzarako fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako 2012ko deialdia egin zen.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ematen diren diru-laguntzen jakinarazpen indibidualaz gain, laguntzen esleipena EHAAn argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

EBAZTEN DUT:

Garapenerako Lankidetzarako Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako eman diren laguntzen zerrenda argitaratzea (laguntza horiek eman dira Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren babesean; 2012ko otsailaren 3ko EHAA, 24. zk.).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzien bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala