Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
249

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, EAEko eremuan enplegurako lanbide-heziketari babesa eta laguntza emateko ekintzetarako diru-laguntzak emateko dena.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (maiatzaren 15eko EHAA), 2012. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegurako lanbide-heziketari babesa eta laguntza emateko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia egin zen.

Deialdiaren 13. artikuluan jasotzen da Hobetuzek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; eta enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Halaber, agindu horren 11. eta 12. artikuluetan balorazio-irizpideak eta laguntza zehazteko irizpideak finkatzen dira.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea, 1.200.000 euroko diru kopurua delarik, onartutako prestakuntzarako babes eta laguntza ekintzak garatzeko, I eranskin horretan adierazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.


Azterketa dokumentala