Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
248

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lana duten langileei batez ere zuzendutako enplegurako prestakuntzarako diru-laguntzak ematea ebazten da.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (maiatzaren 8ko EHAA), 2012. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko lana duten langileei batez ere zuzendutako enplegurako prestakuntzarako laguntza ekonomikoen deialdia egin zen.

Deialdiaren 12. artikuluan jasotzen da Hobetuz-ek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; eta erakunde onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Halaber, aipatutako aginduaren hamaikagarren oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera, eskaeren balorazioa egin da. Eman beharreko laguntzak zehazteko, kontuan hartu da agindu bereko 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea, 20.550.000 euroko diru kopurua delarik, onartutako prestakuntza-planak garatzeko, eranskin horretan adierazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.


Azterketa dokumentala