Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
247

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 3koa, Teknologiako zuzendariarena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 8ko Aginduan 2012ko ekitaldirako ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (agindu horren bidez, Giza baliabideak prestatzeko eta sustatzeko laguntza-programa –Ikertu programa– arautzen da).

Diru-laguntzak emateko, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Giza baliabideak prestatzeko eta sustatzeko laguntza-programa –Ikertu programa– arautzen duen Aginduak honako hau xedatzen du: laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie interesdunei, eta horretaz gain, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Giza-kapitala prestatu eta sustatzeko Ikertu laguntza-programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriaz (Industria, Berrikuntza eta Turismoko sailburuak eman zuen agindu hori 2009ko urriaren 14an), honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Ikertu Programa –giza-kapitala prestatu eta sustatzeko laguntza-programa– arautzen duen Industria, Berrikuntza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 14ko Aginduan eta Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko irailaren 9ko Ebazpenean (deialdia) 2012rako ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, betiere, Teknologiako sailburuordeak emandako eta eranskineko esleipendunei jakinarazitako ebazpenarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 3a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.


Azterketa dokumentala