Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
246

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2012ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitara ematen duena. Agindu horrek arautu zuen Saiotek Programa, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei laguntzak ematekoa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Saiotek programa, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei laguntzak emateko programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduaren arabera, laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie interesdunei, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeari utzi gabe.

Saiotek programa Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduaren bidez arautu zen; programa horren bidez, laguntzak ematen zaizkie funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei. Agindu horren 15. artikuluan agindutakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea nori eman zaizkion 2012ko laguntzak, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduan aurreikusiak. Agindu horrek arautu zuen Saiotek Programa, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei laguntzak emateko dena. Laguntza horiek aurreikusita daude, orobat, deialdiari buruzko Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko otsailaren 15eko Ebazpenean; eta deialdi horren ebazpenaren arabera, erantsitako eranskinean jasotako esleipendunei jakinarazpena egiten zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala