Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
244

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 6koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Zamudioko 220 kV-ko azpiestazioa (Tecnalia kokapen berria) handitzeko proiektua onartu eta instalazioa baimentzen duena.

Erref.: 44 azpiestazioa.

AT-D-2012-36 ASS/SM.

AURREKARIAK

1.– Red Electrica de España, S.A.U. enpresak, 2012ko uztailaren 6an, eskabidea aurkeztu zuen, honako hau eskatzeko: Zamudioko 220 kV-ko azpiestazioa (Tecnalia kokapen berria) handitzeko baimen administratiboa eta egikaritze-proiektuaren onarpena. Eskabidearekin batera, proiektu teknikoa aurkeztu zuen, zeina Julio Alguacil Prieto industria-ingeniariak sinatu baitzuen, eta Madrilgo Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi baitzuen, 201203111 zenbakiz, 2012-06-29an.

2.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoa betez, iragarkia argitaratu zen, BAOn, 2012-09-12an, eta EHAAn, 2012-10-10ean.

3.– 2012ko uztailaren 27an, ofizioa bidali zen Zamudioko Udalera, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkez zitzaten eskatzeko.

4.– 2012ko uztailaren 16an, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 114. artikuluan aurreikusitakoa betez, txostena eskatu zitzaion Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Politika Energetiko eta Meategien Zuzendaritzari (beharrezko dokumentazioa ere auzkeztuz), instalazioa baimentzea Autonomia Erkidegoari baitagokio. Baina txosten hori eman ez zenez, jarduketekin aurrera egin zen.

5.– Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-epean, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ez da jaso alegazio partikularrik, ezta erakundeen txostenik ere, proiektu horren inguruan.

OINARRI JURIDIKOAK

Espedientean arauzko izapideak bete dira, hau da, argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan ezarritakoak.

Inbertsio-kostuak zuzenean eta osorik egiten ditu bere Tecnalia zentroak, proiektu honetatik ateratako energiaren hartzailea den zentro teknologikoa baita.

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak baliatuz (2009ko irailaren 24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Red Electrica de España, S.A.U. enpresari baimena ematea Zamudioko udalerrian dagoen Zamudioko 220 kV-ko azpiestazioa handitzeko, eta egikaritze-proiektua onartzea. Hona hemen azpiestazio horren ezaugarri nagusiak:

Irteera lineako kokapena, 220 kV-ko tentsio izendunean. Kokapen horrek GIS motako barrua eta SF6ko isolamendu integrala izango du, eta akoplamenduko barra bikoitzean konfiguraturik egongo da, iraupen laburreko zirkuitulabur trifasikoaren intentsitatearekin, 50 kA-ko balio eraginkorrean. Etengailua izango du, isolamendu eta lurrerako zatitzaileak, tentsioko eta intentsitateko transformadoreak, babes eta kontroleko sistemak barne.

Proiektuaren helburua da energia elektrikoa ematea, Tecnalia –Zamudioko Parke Teknologikoan– garatzen ari den ekipo elektrikoen azpiegitura esperimentalak eskatzen dituen baldintzetan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

– Obrak egin behar dira onartutako proiektuaren eta aurkeztutako dokumentazio horren arabera.

– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

– Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio instalazioen titularrak sail honek Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzari, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 6a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala