Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
243

AGINDUA, 2012ko abenduaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketaren ondorioz, Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higiezinetako Erregistratzaileak izendatzeko dena.

Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higiezinen Erregistroan hutsik dauden lanpostuak betetzeko instruitutako espedientea ikusi da. Lanpostu horietarako deia 2012ko urriaren 16ko ebazpen batez egin zen, eta 2012ko urriaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horiek horrela, Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuetarako honako hau izendatzea:

Gonzalo Álvarez de Lara y Maza jauna, Bilboko 7 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala