Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5896

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2012ko azaroaren 7ko Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean aurkez daitezen laguntza-eskaerak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena publiko egiten duena.

Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen irailaren 30eko 164/2008 Dekretuaren 8. artikuluak (uztailaren 13ko 200/2010 Dekretuak aldarazia) honako hau dio: «urtean urteko laguntza-deialdira bil daitezen eskaerak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzorde bat osatuko dela, zeina, lehenengo bilera egin aurretik, osatzen duten kideen izendapena jendaurrean jakinaraziko baita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bitartez».

Batzordearen osaera publiko egite horren xedea da interesdun entitate orok Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotako eskubideak erabili ahal izatea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko azaroaren 7ko Aginduak ezarritakoari jarraituz, laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio-batzordearen osaera argitara ematea.

Kulturako sailburuaren 2012ko azaroaren 7ko Aginduaren bitartez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako 2011. urteko laguntzetarako deialdia egiten da (2012ko azaroaren 14ko EHAAn, 220. zenbakikoan argitaratuta).

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

1.– Presidentea:

Iñigo Cortázar Ibáñez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria.

2.– Batzordekideak:

a) Titularrak:

a.1.– Encarnación Echazarra Huguet, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria.

a.2.– José Raimundo Cuesta Graña, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria.

a.3.– Miguel Toral López, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendaria.

b) Ordezkoak:

b.1.– Marta Iglesias Barrio, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

b.2.– Itziar Lizeaga Romero, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak izendatutako teknikaria.

b.3.– Faustino Kanalaetxebarria Zamora, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko zuzendariak izendatutako teknikaria.

3.– Idazkaria: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariak izendatutako teknikaria:

a) Titularra: Amaia Herrán Fernández.

b) Ordezkoa: Aitziber Ipiñazar Petralanda.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑIGO CORTÁZAR IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala