250. zk., 2012ko abenduaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5847
352/2012 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Justiziako sailburuordea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 24. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ana Aguirre Zurutuza andrea Justiziako sailburuorde izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.