Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5815

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten duena. Horren bidez, SD1-02006/12 espedientean Fernando Vicente de Luis Astarloa jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2012ko urriaren 24an, Fernando Vicente de Luis Astarloa jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala