Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5813

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko Agindua Nagore Argintxona Atxa andrea jakinarazteko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, 2012ko urriaren 10ean emandako Agindu bidez, ezetza eman zion Nagore Argintxona Atxa andreak eginiko babes ofizialeko etxebizitzaren salmenta eskaintzari. Jabetzan duten etxebizitza hori Agurainen dago eta EB1-1404/03-LE-023 espediente zenbakia dauka.

Ezin izan denez aipatutako agindua jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Agindu horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala