Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5812

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Andrés Javier Monduate Irastorzaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, iragarki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko urriaren 22ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Andrés Javier Monduate Irastorza jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, Andrés Javier Monduate Irastorza jaunari edo bere ordezkariari dei egiten zaio gehienez hamabost eguneko epean Gasteizko Donostia kaleko 1ean ager dadin, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jasotzeko. Epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Andrés Javier Monduate Irastorza jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau argitaratzen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala