Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5808

IRAGARKIA, Bermeoko portuko kofradiaren moila berritzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 10/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 10/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermeoko portuko kofradiaren moila berritzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Bermeo (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat, zortziehun eta hogeita hemeretzi mila, zortziehun eta laurogeita bi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (1.839.882,58), gehi hirurehun eta hogeita hamaika mila, ehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta laurogeita sei zentimo (331.178,86) BEZarenak. Beraz, guztira, bi milioi, ehun eta hirurogeita hamaika mila eta hirurogeita bat euro eta berrogeita lau zentimo (2.171.061,44).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko azaroaren 16a.

b) Esleipenduna: Construcciones Moyua, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat, ehun eta berrogeita hemeretzi mila, ehun eta hogeita sei euro eta hiru zentimo (1.159.126,03), gehi berrehun eta berrogeita hiru mila, laurehun eta hamasei euro eta berrogeita zazpi zentimo (243.416,47) BEZarenak; beraz guztira, milioi bat, laurehun eta bi mila, bostehun eta berrogeita bi euro eta berrogeita hamar zentimo (1.402.542,50).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2012ko abenduaren 3a.

b) Kontratista: Construcciones Moyua, S.L.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala