Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5806

IRAGARKIA, grabazio-sistemen lehenengo mailako mantentze-lanak helburutzat dituen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela argitara emateko dena (Espedientea: E-134/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-134/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: grabaketa-sistemen lehen mailako mantentze-lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2012ko ekainaren 29ko EHAA, 127. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera balioetsiko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 120.000 euro; gehi 21.600 euro, BEZarenak. Guztira, 141.600 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2012ko urriaren 22a.

b) Zein egunetan gauzatu zen: 2012ko azaroaren 26a.

b) Kontratista: Keytron Electrónica, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: aleko prezioak.

Erandio, 2012ko azaroaren 27a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala