Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5802

EDIKTUA, 168/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 168/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Kutxabank, S.A.–k eskatuta, Abdeslem Rafai-ren aurka (gaia: hitzezko judizioa). Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

155/12 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko urriaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Ruben Ancizu Vergara.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Abdeslem Rafai.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko judizioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Kutxabank, S.A.–k Abdeslem Rafai jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, alderdi demandatua kondenatzen dut demanda aurkeztu duen banketxeari honako hauek ordaintzera: 4.575,08 euro, tronkoarenak, eta itundutako berandutze-interesa (% 19,95), kontua itxi eta hurrengo egunetik –hau da, 2012ko martxoaren 14tik– guztiz ordaindu arte.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 02 0168 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Abdeslem Rafai demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala