Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5800

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2012ko udako eta 2012-2013 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuordearen 2012ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 2012ko abuztuaren 24koa) 2012ko udarako eta 2012-2013 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak 2012ko urriaren 8koak (EHAA, 2012ko azaroaren 2koa), Hezkuntzako sailburuordeak: bata, Iraleren 2012ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena eta bestea 2012-2013 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.

Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.

Horren guztiaren garapenez, 2012ko udako eta 2012-2013 ikasturtearen lehen trimestreko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ebazpen honen eranskinean zehazten diren euskaltegi eta ikasketa-elkarteei bertan adierazitako diru-kopuruak ordaintzea, 2012ko udako eta 2012-2013 ikasturtearen lehen txandako matrikula-gastuak estaltzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala