Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5798

AGINDUA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012ko uztailaren 10eko Aginduan jasotako deialdia ebazten duena. Agindu horren bidez, Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko ikastetxeentzako laguntzen deialdia egin zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 10eko Aginduak (2012ko irailaren 5eko EHAA) Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko laguntzetarako deialdia egin zuen. Agindu horrekin eta deialdia egin zuen Aginduaren 9. artikuluarekin bat etorriz, horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta, hau

XEDATZEN DUT:

I. eranskinean agertzen diren pertsona fisiko edo juridikoei esleitzea bertan adierazten diren diru-zenbatekoak. Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira agindu hau indarrean sartzen denean.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

María Isabel Celaá Diéguez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala