Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5796

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 16koa, Teknologiako zuzendariarena, zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa (Hedatu programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2012ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzen duena.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduak 18. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen duenez, laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduak arautzen dituen laguntzen 2012ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea, betiere Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologiaren zuzendariak, dituen eskumenak erabiliz, eman dituen ebazpenen indarrez. Zerrenda ebazpen honekin batera dagoen eranskinean ageri da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala