Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5794

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zeinen bidez argitara ematen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzak, 2012ko ekitaldirakoak, jasoko dituztenen zerrenda. Agindu horretan, teknologia-zentro eta beren korporazio eta itun teknologikoei programa arautzen da (Emaitek programa).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, teknologia-zentro eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduak dioenez, laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie interesdunei; hori horrela eginda ere, erakunde onuradunen eta onartutako diru-zenbatekoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Teknologia-zentro eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduaren 13. artikuluaren 1. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Teknologia-zentroei eta beren korporazio eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2012ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2010eko otsailaren 15eko deialdi-ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, halaber, esleipenaren berri ematea, honekin batera doan eranskinean azaltzen diren onuradunei.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala