Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5663

IRAGARKIA, Elecqui, S.A. sozietateari 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Innotek Programaren pentzutan 2005eko ekitaldian emandako laguntzari dagokionez, ez-betetzeari buruzko espedientea irekitzen da.

Aipatu ebazpena Elecqui, S.A. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (San Vicente errepidea 11, Valle de Trapaga-Trapagaran). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

Teknologiako zuzendariaren 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpenaz ez-betetze espedientea irekitzen zaio Elecqui, S.A.ri (A48034730), hain zuzen ere Innotek programaren esparruan 2005eko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente-zenbakia: IT-2005/000167.

Ikusi da Elecqui, S.A.ri (A48034730) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan instruitu zaion espedientea. Agindu horrek teknologia-garapen eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa arautu zuen (Innotek Programa).

AURREKARIAK

2005eko uztailaren 29an, Elecqui, S.A. (A48034730) sozietatateak eskabidea aurkeztu zuen Innotek Programaren Agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko (Innotek, Programa: berrikuntza eta garapen teknologikorako programak laguntzeko dena).

2005eko abenduaren 23an, Teknologiako zuzendariak Elecqui, S.A. (A48034730) sozietateari diru-laguntza bat emateko ebazpena eman zuen; laguntza hori, 59.361,55 eurokoa zen, eta ez itzultzekoa. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, hau da, 41.553,09 euro ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Elecqui, S.A. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean.

Teknologia Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (336894 irteera-ofizioa).

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz, ez-betetze espedientea ireki zen, izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: aplikatzeko araudian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero, honako hauek ekarriko ditu: ebazpena indargabetzea, eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubide eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Elecqui, S.A.ri (A48034730) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere ordaintzeko dagoen diru-laguntza (17.808,46 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

Teknologiako zuzendaria,

Edorta Larrauri Terán.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Teknologia zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.


Azterketa dokumentala