Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5661

EDIKTUA, 213/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 213/11 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunteko demanda), Jose Juan Eceiza Iturzaeta eta Maria Angeles Rituerto Amoedo jaun-andreen aurka. Prozedura horretan epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

34/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Jose Juan Eceiza Iturzaeta eta Maria Angeles Rituerto Amoedo.

Abokatua: Aitor Pagola Guruceaga.

Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.

Judizioaren gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore José Ignacio Otermin Garmendiak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Jose Juan Eceiza Iturzaeta eta María Ángeles Rituerto Amoedo jaun-andreak kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera batera eta modu solidarioan: batetik, hamabost mila ehun eta berrogeita sei euro eta hiru zentimo (15.146,03), tronkoarenak; eta bestetik, % 17,25ean itundutako interesak, mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik zorra guztiz ordaintzen den arte sortutakoak –izan ere, mailegu-kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen da.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 00 0500 1274; kontzeptua: 1865 0000 04 021311. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Angeles Rituerto Amoedo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala