Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5658

EDIKTUA, 140/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Lurueña Rodriguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

140/10 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

104/11 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako irailaren hogeita hamarra.

Nik, Estrella Cordón Rodriguezek, Getxoko (Bizkaia) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 140/10 falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Judizio horretan, honako hauek izan dira alderdiak: fiskala, eta, inplikatu gisa, Beñat Ondarra Orozco salatzailea, eta Jose Luis Inoriza Gallego salatua. Horiek horrela, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Jose Luis Inoriza Gallego 1 egunez egunean 6 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, baita judizioaren kostuak ordaintzera ere.

Gainera, Beñat Ondarra Orozco jauna kondenatzen dut 150 euro ordaintzera, iruzurpeko diru-kopuruaren kalte-ordain gisa.

Ezarritako isuna ordaindu ezean, bere borondatez edo premiamendu bidez, erantzukizun penal subsidiarioa izango du. Erantzukizun horren arabera, bi isun-kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzean, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke –ondorio biei dagokienez– epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Horrela jasota gera dadin, Jose Luis Inoriza Gallegori jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu gaur egun non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala