Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2012ko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5654

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Kontsumobideko zuzendariarena. Honen bidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko 2013ko deialdia jakinarazten da.

2010eko otsailaren 17ko Aginduak (2010eko otsailaren 24ko EHAA) toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa arautzen du, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, hor iragarritako diru-laguntzak emateko 2013ko ekitaldiko deialdia egin behar da, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak eman. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzko ekainaren 29ko 9/2007 Legeak institutu horren eginkizunak jasotzen ditu 4. artikuluan, eta Zuzendaritzarenak 9. artikuluan. Horietan oinarrituz, Kontsumobideko zuzendariari dagokio deialdi-ebazpen hau ematea.

Uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuak Kontsumobideren egitura eta antolaketa ezartzen ditu, eta xedapen gehigarrian xedatzen du 2011ko irailaren 1ean hasiko dituela bere jarduerak. Halaber, EAEHNAren 51.2 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, Jaurlaritza, sailburuak eta erakunde autonomoetako lehendakariak edo zuzendariak dira arauak onartzeko eta arlo bateko edo besteko laguntzak emateko eskumena duten organoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteei izapideak aurretiaz egitea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotearen baitan daude ebazpen honetan arautako laguntzak.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Ebazpen honen helburua da 2010eko otsailaren 17ko Aginduan ezarritako laguntza-deialdia egitea (2010eko otsailaren 24ko EHAA), 2013ko ekitaldirako. Agindu horren bitartez, arautu egiten dira kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei eman beharreko diru-laguntzak.

2.– Helburu hori betetzeko, 958.570 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

a) 859.171 euroko aurrekontu-kreditua egongo da honako hauen gastuak ordaintzeko: kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jardueretarako. Aurrekontu-kreditu hori era honetan banatuko da:

2013. urtean: 644.378 euro

2014. urtean: 214.793 euro

b) Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuak ordaintzeko 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori era honetan banatuko da:

2013. urtean: 60.000 euro

2014. urtean: 20.000 euro

c) 19.399 euroko aurrekontu-kreditua egongo da Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, hornitzeko edo lekuz aldatzeko. Aurrekontu-kreditu hori era honetan banatuko da:

2013. urtean: 14.549 euro

2014. urtean: 4.850 euro

3.– Entitate onuradunek 2013an dituzten gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

4.– Diru-laguntzetarako jarritako zenbatekoa aldatu egin daiteke –laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik betiere–, kontuan hartuta eskatu diren laguntza guztiak eta Kontsumobidek beste laguntza-programa batzuen aurrekontuetan agortu gabe dituen baliabideak. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Kontsumobideko zuzendariaren ebazpen bidez.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteei izapideak aurretiaz egitea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotearen baitan daude ebazpen honetan arautako laguntzak.

2. artikulua.– Betekizunak.

Erakunde eskatzaileek, 2010eko otsailaren 17ko Aginduan (2010eko otsailaren 24ko EHAA) iragarritako laguntzak jasotzeko, onuradun izateko baldintzak bete beharko dituzte, agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabide-eredua Kontsumobiden eta interneteko www.euskadi.net helbidean eskuratu daiteke.

2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Kontsumobiden aurkeztu eta hara helarazi beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztuko dira.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2013ko otsailaren 15ean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ANA MARIA COLLIA POSADA.


Azterketa dokumentala